
2008-01-18 | 12:21:25
Kultura
Datorren barikurako Paia anaiekin bertso afaria antolatu dute
Udalak, herriko jatetxeek eta elkarteek guztira lau bertso-afari antolatu dituzte
Datorren asteko barikuan, urtarrilaren 25ean, Fredi eta Xabier Paia anaiekin bertso-afaria izango da Poli jatetxean.
Ekitaldia udalerriko kultur egitarauaren baitan jatetxeek, elkarteek eta Udalak elkarlanean prestatu duten ekimen berezi baten baitan kokatzen da.
Izan ere lau bertso-afari prestatu dituzte, herriko jatetxe bakoitzean bat. Barikuko bertso-afarirako txartelak Polin daude salgai. Bakoitzak hogei euro balio ditu. «Bertso-afariekin batetik euskera bultzatu gura dugu. Afariaren aitzakiagaz bertsolaritza sustatzea da asmoa. Ekitaldiok herriko jatetxeei propaganda egiteko ere balio dute» esan dute Udal ordezkariek.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.