
2008-04-25 | 14:21:23
Gizartea
Baserriko tresneria izango da erakusgai arutengo azokan
Domekan Morgako azokaren IX. edizioa izango da Andra Mari auzoan. Urteko jaialdi garrantzitsuenerako hainbat ekitaldi antolatu ditu Udalak. 10:00etan hasiko da azoka, eta honekin batera jai giroa.
Urtero azokarako baserri munduaren inguruko erakusketa berezi bat prestatzen dute herritarrek. Aurten baserriko tresnak izango dira erakusketaren ardatza. Horrekin batera morgarrek tresna hauek nola erabiltzen diren erakutsiko diete bertara hurbiltzen direnei. Eliza inguruan idiekin egingo dituzte erakustaldiak orduro 11:00etatik 14:00ak arte.
Azokaren baitan euskal oiloak, pottokak eta herriko baserritarren abereak izango dira ikusgai. Elizaren aurrean egongo dira artisauen postuak. Sagardoa, txakolia, gazta, euskal pastela eta beste hainbat produktu erosteko salmenta postuak egongo dira plazan. Herriko harakinen produktuak dastatzeko aukera egongo da udaletxe aurrean. Aurtengo berritasun nagusia Morgan bizi den Angel Ruiz de Azua argazkilariaren erakusketa izango da. Aluminioa ardatz duen sistema berritzaile baten bitartez inprimatutako agrazkiak frontoian izango dira ikusgai egun guztian zehar.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.