
2008-06-02 | 13:20:36
Herri Musikaren Astrapalie I, zapatuan ospatu zuten Morgan
Eguraldiak utzitako tarteak baliatu zituzten aurreikusita zituzten ekintza guztiak burutzeko.
Zapatu honetan Morgako Udalak eta Ahaire trikitixa elkartek antolatuta Herri Musikaren Astrapalie I ozpatu zuten.
Goizeko 9:00etan hastekoa zen kalejira 10:30ak inguruan hasi zuten euria zela eta. Musikariak garraiatu behar zituen traktoreari inprobizatutako aterpea jarri eta herriko zenbait auzotatik egin zuten kalejira Ahaire elkarteko kideek.
11:00ak inguruan bestalde, Andra Mari auzoko plazan txalaparta, alboka eta beste herri instrumentu batzuen tailerra egin zuten ume, gazte zein hurbildu zen jende guztiari zuzenduta.
15:00etan bazkaria egin zuten frontoian eta 80 lagun baino gehiago elkartu ziren. Bazkal ostean herri kanta ezagunak abestu zituzten eta sortu zen giroa ezin hobea izan zen.
19:00eta frontoia hustu zuten iluntzeko kontzertuko taldeak soinu probak egin zitzan. Iluntzean Asturiasko La Bandina folk taldearen saioa izan zuten. Taldekideen esanetan berain nahi nagusia "jendea dantzan jartzea izan zen" eta nola ez, lortu zuten!
Antolatzaileek ekintzak izandako arrakasta eta harrera ona ikusita datorren urtean ere antzeko zerbait egingo dute jakinarazi dute.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Kalejirako une bat
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.