Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Morga
2008ko irailak 6, Zapatua

;2007-11-22;Datozen hilabeteetarako eskaintza kultural zabala antolatu du Udalak. Morga Kontserben, turroien eta fruitarbolak inausteko ikastaroez gain, Txus Jaio pilotuaren hitzaldia ere izango da

Datozen hilabeteetarako eskaintza kultural zabala antolatu du Udalak

Morga Kontserben, turroien eta fruitarbolak inausteko ikastaroez gain, Txus Jaio pilotuaren hitzaldia ere izango da

D. Lauzirika

Bariku honetan hasi eta urtarrilera arte, kultur eskaintza zabala prestatu du Morgako Udaleko Kultura Sailak.

Guztira hiru ikastaro antolatu dituzte. Lehenengoa, kontserbak prestatzeko ikastaroa, bihar bertan hasiko da, eta izaera teorikoa izango du. Klasea 19:00etatik 21:00etara izango da udaletxeko batzar aretoan.

Abenduaren 14an, aldiz, turroia egiten ikasteko ikastaroa izango da 18:30etik 20:30era, udaletxean. Urtarrilaren 19rako fruitarbolak inausteko ikastaro teorikoa antolatu dute.

Txus Jaioren berbaldia

Azaroaren 30ean Txus Jaio rallyetako pilotu markinarrak hitzaldia emango du udaletxean, 20:00etatik aurrera.

Ikastaroetan parte hartzeko aurretiaz izena eman behar da. Horretarako udaletxera joan edota 94 625 22 70 telefonora deitu daiteke.

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.