Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Morga
2008ko irailak 6, Zapatua

;2007-11-24;Udalak Andra Mari auzoan kontainerrak lur azpian jartzeko asmoa du. Morga õõ Plataforma baten bitartez, lurpean kokaturiko kontainerrak igo eta jaitsi ahal izango izango dituzte

Udalak Andra Mari auzoan kontainerrak lur azpian jartzeko asmoa du

Morga ðð Plataforma baten bitartez, lurpean kokaturiko kontainerrak igo eta jaitsi ahal izango izango dituzte

D. Lauzirika

Morgako UdalakAndra Mari auzoko zabor kontainerrak lur azpian jartzeko asmoa du. Proiektu hori laster martxan jartzeko asmoa dute Udal arduradunek. Proiektu horren kostua 60.000 euro ingurukoa litzateke.

Proiektu horrekin herritarren bizi kalitatea hobetzeaz gain, kontainerrek sortzen duten kiratsa ekiditea da Udalaren asmoa. Zabor kontainerrak lurperatzeko sistema berritzaile hori oraindik ez da martxan jarri Busturialdeko herrietan.

Oinarrian plataforma bat

Kontainerrak gordetzeko sistema horren oinarria plataforma bat da. Lur azpian hamar kontainerrentzako tokia egongo litzateke, eta sistema hidrauliko baten bitartez kontainerrak igo egingo lirateke, horien barrukoa hustu behar den bakoitzean.

Proiektu hori udalerriko Agenda 21 planaren baitan aurkitzen da. Berau aurrera eramateko Foru Aldundiko Ingurumen Sailari diru laguntza eskatzeko asmoa dute Morgako Udaleko arduradunek.

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.