Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Morga
2008ko irailak 6, Zapatua

;2008-01-19;Datorren barikuan bertso-afaria izango da Paia anaiekin, Poli-n. Morga Kultur egitarauaren baitan Udalak eta herriko jatetxeek lau bertso-afari antolatzeko ekimena prestatu dute.

Datorren barikuan bertso-afaria izango da Paia anaiekin, Poli-n

MorgaKultur egitarauaren baitan Udalak eta herriko jatetxeek lau bertso-afari antolatzeko ekimena prestatu dute.

D. Lauzirika

Datorren asteko barikuan, urtarrilaren 25ean, Fredi eta Xabier Paia anaiekin bertso-afaria izango da Poli jatetxean, 21:30ean.

Ekitaldia udalerriko kultur egitarauaren baitan jatetxeek, elkarteek eta Udalak elkarlanean prestatu duten ekimen berezi baten baitan kokatzen da.

Lau bertso-afari prestatu dituzte, herriko jatetxe bakoitzean bat. Lehenengo bertso-afaria abenduan izan zen, eta Katxi jatetxean egin zuten berau. Orduan, Etxahun Lekuek eta Fredi Paiak parte hartu zuten. Estarta jatetxean eta Meakaur aterpetxean egingo dituzten bertso-afarien datak zehaztu barik daude oraindik.

Barikuko bertso-afarirako txartelak dagoeneko salgai daude, Poli jatetxean bertan. Bakoitzak hogei euro balio ditu.

«Afariaren aitzakiagaz euskara eta bertsolaritza sustatzea da asmoa», udal ordezkariek esanetan.

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.