
Jai giroa Paia anaiekin, bertso-afarian
Morga Bertsozaletasuna bultzatzeko Udalak, herriko jatetxeek eta elkarteek antolatutako ekimenaren baitan, barikuan bigarren bertso-afaria egin zuten Poli jatetxean. Jatetxea bete egin zen. Xabier eta Fredi Paia anaiak aritu ziren bertsotan. Une batzuetan gai librean aritu ziren, eta beste batzuetan gaia jarrita. Horrez gain, Paiatarrak trikitixa jotzen aritu ziren Ekaitz Larrazabal ´Katxo´-ren laguntzarekin. Afarian giroa alaitzeko alboka eta zaldi apatxak ere erabili zituzten. Hurrengo bertso-afariak Estarta jatetxean eta Meakaur aterpetxean izango dira.
Erakusketak
Euskara elkarteen erakusketa
Aukeratu Herria, Kultur Etxea - 2008-11-28
Erakusketak
Euskara elkarteen erakusketa
GAUTEGIZ, Kultur Etxea - 2008-11-28
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.