
Mañukorta eta Enbeitarekin bertso afaria izango da bihar Estartan
Morga ðð Biharkoa Udalak bertsozaletasuna sustatzeko antolatu duen hirugarren bertso afaria da.
D. Lauzirika
Iazko abenduan Udaleko Kultura sailak, herriko kultur talde eta jatetxeekin batera, bertsozaletasuna bultzatzeko ekimen berezia jarri zuen abian. Herriko jatetxe bakoitzean bertso afari bana antolatzea zen Udalaren asmoa. Oraingoz afari bi egin dira, Katxi eta Poli jatetxeetan.
Bertsolari beteranoak
Bihar hirugarren bertso afaria izango da Estarta jatetxean. Bertan Jon Enbeita eta Gregorio Larrañaga `Mañukorta´ bertsolari beteranoak ariko dira bertsotan. Afarirako txartelak hogei eurotan daude salgai Estarta jatetxean bertan. Afaria 21:30ean hasiko da.
Hurrengo bertso afaria, ekimenari amaiera emango diona, Meakaur aterpetxean izango da. Oraindik zehaztu gabe dago noiz izango den bertso afari hori.
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.