
'Herri musikaren astrapalie I' ospatuko dute maiatzaren 31n Morgan
Morga ðð Herri musika oinarri hartuta, egun osorako festa antolatu dute Udalak eta Aide musika elkarteak.
egoitz atxikallende
Datorren zapatuan, maiatzaren 31n, Morgako Udalak eta Aide musika elkarteak `Herri Musikaren Astrapalie I´ antolatu dute elkarlanean.
09:00etan abiatuko dute eguna, traktore gainean herri guztian zehar egingo duten dianarekin. 11:00etan txalaparta eta pandero tailerrak egingo dituzte herriko plazan. 15:00etan izango da bazkaria Andra Mariko frontoian. 18:00etarako erromeria antolatu dute. Ostean, 20:00etan, La Bandina talde asturiarrak kontzertua emango du.
Bazkarirako txartelak
Txartelak datorren martitzenera arte (maiatzaren 27ra arte) egongo dira salgai Andra Mari auzoko tabernetan, 20 eurotan.
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.