Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Morga
2008ko abenduak 4, Eguena

;2008-06-03;Euria bota arren, I . Herri Musikaren Astrapalie egin dute Udalak eta Ahairek. Morga Eguraldiak lagun izan ez arren, aurreikusitako ekintza guztiak burutu eta giro ezin hobea sortu zuten.

Euria bota arren, I . Herri Musikaren Astrapalie egin dute Udalak eta Ahairek

Morga Eguraldiak lagun izan ez arren, aurreikusitako ekintza guztiak burutu eta giro ezin hobea sortu zuten.

egoitz atxikallende

Morgako Udalak eta Ahaire trikitixa elkarteak I. Herri Musikaren Astrapalie ospatu zuten joan zen zapatuan. «Iaz Ahaire elkarteak Morgan egin zuen urteroko topaketa, eta sortutako giro onak eta elkarlanerako gogoak aurton proiektu berria egin ahal izatea albidetu du», aipatu du Iñaki Uribe Morgako alkateak.

Ahaire Trikitixa Taldea Bizkaiko Roberto Etxebarria Gatikako trikitilariaren ikasleek osatzen dute, hainbat herritakoak direnak. «Gurea kultur elkartea da baina trikitixari garrantzi berezia ematen diogu», esan du Idurre Erauzkinek, Ahaire elkarteko ordezkariak. «Gaurkoa [zapatukoa] antolatzea gozamena izan da, Udalaren eta herritarren partetik laguntza osoa izan dugu, guk ez dugu ia ezer egin», gaineratu zuen Erauzkinek.

Goizeko 10:30ean eman zioten hasiera ekitaldiari. Euriak auzoz-auzo egitekoa zen traktore gaineko kalejira eragotziko zuela zirudienean aterrune bat baliatuz egin zuten aurrera.

Hainbat auzotara hurbildu zen traktorea: Ogoñartera, Ganbera, Meakara, Meakaurera... Giro alaiean leku askotan auzotarrak animatu eta dantza bat edo beste ere egin zuten. Koplatan eta kantuan ere aritu ziren.

Kalejira auzoz auzo zebilela Andra Mari auzoko plazan herri musikan erabiltzen diren musika tresnen tailerrak egin zituzten.

Kantu bazkaria

Bazkaria frontoian egin zuten, eta 80 lagun batu ziren. Bazkari ederra egin ostean, herri kantak abesteari ekin zioten. Horretarako, kantu zerrenda bat banatu zuten antolatzaileek.

19:00etan hustu zuten frontoia, iluntzean erromeria joko zuen taldeak soinu probak egin eta frontoia dantzarako egokitzeko.

Iluntzeko 20:00ak inguruan hasi zen erromeria, La Bandina talde asturiarraren (Espainia) eskutik. Talde hori duela 13 urte hasi zen herri musika lantzen. Herri musikatresnak erabiliz «XIX. mende bukaerako edo XX.aren hasierako erromerietan dantzatzen zena lantzen dugu», adierazi zuen Santi Caleya La Bandinako kideak.

Asturiaseko herri musikatik abiatuz, beraien musika propioa landu eta konposatzen dute. Taldea zortzi musikarik osatzen dute.

Agenda

Hitzaldia

Etxebideri buruzko hitzaldia
BERMEO, Gizarte eta Kultura Etxean - 2008-12-04

Erakusketak

Euskara elkarteen erakusketa
Aukeratu Herria, Kultur Etxea - 2008-11-28

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.